En Tol Sarmiento taldeak kontzertua eskainiko du Askatasun plazan, Baionako Bestetako ostiralean © Wizink 

Kontzertu

ETS uztailaren 17an Baionan

2025eko edizioko lehen gauean Herriko etxetik balkoitik kantatu ondoren, Iñigo Etxezarreta kaantari eta gitarrista berriz itzuliko da bere En Tol Sarmiento taldearekin 2026ko uztailaren 17an, ostiralean, Askatasun plazan, ondoko Baionako Bestetako ospakizunen harira. Bere zale euskaldun eta euskaltzale anitzen artean jadanik biziki igurikatua den une bat!

Data honetan argitaratua

Zuzeneko musikek, tradizionalak, herrikoiak, rock-ak eta pop-ak leku nagusia hartzen dute Baionako Bestetako ospakizunetan zehar. Horren harira, Baionako Hiriak 2026an ska, rock, reggae eta funk En Tol Sarmiento  taldea gomitatzen du. Errioxako Arabako jatorrikoa, taldeak euskarazko kantuak sortzen ditu, bereziki gogotsuak eta bizigarriak. Apirilaren 11n, Bartzelonako Palau Sant Jordi gelan 8.000 ikusleren aitzinean aritu zen, eta apirilaren 25ean Madrilgo Movistar Arena gelan 15.000 ikusleren aitzinean. Gazteenen artean oso maitatua, En Tol Sarmiento taldeak 24 ordu baino guttiagoan saldu ditu 30.000 sartze aitzin-salmentan, « Etxean » ikuskizunerako, 2027an Gasteiz hirira itzulera markatuko duen emanaldiarentzat.

Praktikan

Uztailaren 17an, ostirala, goizeko 10:00etatik goiti, Baionako Besten eremuaren sarbidea ordainpekoa izanen da (doakoa baionarrentzat eta 16 urtetik beherako haurrendako). Baionako Bestetako Pass fêtes-en salmenta ekainaren 8an irekiko da, hiriko posta bulegoetan eta Polo-Beyriseko posta-agentzian, baita linean ere passfetes.bayonne.fr webgunean.