Hiriguneko Mediatekan © Mathieu Prat 

Aisialdiak

Oporrez gozatu

Apirileko oporretan, Baionako Hiriak eta bere partaideek haurrei eta familiei zuzendutako jarduera kultural eta kirolen sorta bat proposatzen dute.

Data honetan argitaratua

Ondoko hamabost egun hauetan, batez ere, apirilaren 26ra arteko Azoka erakargarritaz gozatzeko parada izanen da Feria Landan, Ansot-eko ordokian ibilaldiak eta tailerrak egiteko, ateak berriz ireki dituen lorategi botanikoa bisitatzeko, mediateka, hizkuntza gaskoina omendu duten CIAP-Lapurdum-a, eta Bonnat-Helleu Museoa bisitatzeko. Artisautza Hirigunearen erdigunean izanen da, Arte Lanbideen Europako Jardunaldien programazioarekin eta bere egitarau aberatsarekin. Opor hauek kirolaren ikurpean ere jar daitezke, Génération Juniors doako jarduerekin, Odysséa lasterketarekin eta hiriko igerilekuekin.
Ahantzi gabe, apirilaren 12an Roland-Barthe plaza-baratzean ospatuko den Idi Gizenaren igandea, tradizioaren eta partekatzearen artean, eta apirilaren 10ean eta 11n eginen den udaberriko merkealdia.
Baratze botanikoa, Poterne gunea. Asteartetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara idekia.

Xehetasunak > agenda