Beste proposamen batzuen artean, hiru marrazki tailer proposatzen dira 12–18 urteko gazteei, larunbat batzuetan. Cenzig Özer artistak animaturik, bi orduko saio hauek erakusketa geletan eginen dira, museoko lanak ezagutzeko eta horietatik inspirazioa hartuz sorkuntza bat egiteko. Saio bakoitzean gai edo teknika desberdin bat landuko da, eta material guzia hornitua da.
Tailerren datak: larunbatetan urtarrilaren 31, otsailaren 21 eta martxoaren 24an. - 25 euro, izena eman behar da.
Xehetasunak > mbh.bayonne.fr

