Iaz bezala, Baiona Hiriak Digital Clean Up Day ekimenean parte hartzen du eta berriz berresten du bere konpromisoa arduratsuagoa den digital baten alde. 2026ko martxoaren 16tik 21era, bilketa-kutxak eaarriak izanen dira hiriko hainbat tokitan, erabiltzen ez diren smartphone-ak eta ekipamendu digital ttipiak biltzeko.
Nork parte hartzen ahal du?
Bere tresnei bigarren bizitza eman nahi dieten erabiltzaile guziek.
Bilketa guneak
Ondoko lekuetan egin daitezke ekarpenak, jendearentzat ohiko irekiera-ordutegietan:
- CCAS de Bayonne (astelehenetik ostiralera 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara)
- EHPAD Harambillet
- Autonomia Etxebizitza
- Baionako Hiriko etxea (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara)
- Hall Cassin (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara)
- Hirigune eta Santa-Gurutzeko Mediatekak
- Elkarteen etxea
- Laugako igeritokia
- Ur kiroldegia
- Gai Juridikoen harrera-gunea
- Polo Beyriseko Hiriko Posta Agentzia
Zer bilakatzen dira bildutako ekipamenduak?
Bilduak izanen diren ekipamenduak pisatuak eta kontatuak izanen dira, eta ondotik bidaliak izanen dira, beste herri eta enpresa batzuekin garraio bat elkartuz. Ondotik, berriz erabiltzera edo birziklatzera bideratuak izanen dira.
Tresna bat uztean, bakoitzak modu konkretuan laguntzen du ekimen honetan, digitalaren garbiketa sustatzeko.
Sakelako telefonoetako datuak garbitzeko tailerra Mediatekan martxoaren 21ean
Martxoaren 21ean, 10:30etik goiti, Hiriguneko Mediatekan hitzordua: La Num-ekin batera antolatutako tailerra smartphone-etan datuak garbitzeko: 30 minutu kontzientizazioa / 30 minutu garbiketa praktikoa.
Ekimen hau ekintza konkretu gisa sartzen da Baiona Hiriak 2024ko abenduan onartutako Ardurazko Digitalaren estrategian, lurraldean digitalak sortzen duen ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin.


