2012az geroztik, Baionan 46 konpostatze gune ezarri dira Baionan, eraikinen oinetan, horietarik hamar 2025ean. Hala ere, konpostatze kolektiboaren erronka oraindik gainditu gabe dago, data horretatik hona, eta erreferentziazko dinamizatzaile faltagatik, 7 gune desmuntatu dira.
Bitartean, 2020tik, 13 auzo-konpostagailu ezarri dira, lur pribaturik ez duten bizilagunen onurarako.
Guneen segipena
"Helburua guneak autonomoak izatea da, azaldu du Valérie Mériennek, konpostaketa maisuen koordinatzaileak. Behin izendatutako kontaktuak prestaturik, sindikatuak bere laguntza lana segitzen du eta konpost oreka osasuntsua mantentzen laguntzen du, egur txirbilak emanez, etxeek emandako material hezea osatzen duen material lehorrarekin."
9–12 hilabeteren buruan, konposta prest da. Ideala da konposta bere ekoizpen lekuan berriz erabiltzea: biztanleek berek edo, bestela, Baiona, herriko zerbitzuek. 2020ko otsaileko AGEC legearen arabera, printzipio hori arautua da ere.
Urtero, auzo-konpostagailu bakoitzak 450 eta 500 kilo artean konposta ekoizten du, aldiz eraikinen oinetakoek, erdi ingurua ekoizten dute. Konpostatze kolektiboa dinamika bat da, eta, beraz, oraindik aitzinamentu tarte ona du. Bil ta Garbiren estrategia zentzu horretan zuzendua da: hurbileko konpostaketa ahalik eta gehien garatzea.
Pour connaître le composteur collectif le plus près de chez vous > biodechets@biltagarbi.fr
Plus d'infos > biltagarbi.com

