Hiriguneko mediatekan © Mathieu Prat 

Kultura

Mediatekak bere arrakasta berresten du

Baiona Hiriko Mediatekak bere ateak berriz ireki ditu joan den urrian, berregituraketa, modernizazio eta handitze baten ondotik; horri esker, publikoarendako harrera-azalera bikoiztea ahalbidetu da.

Data honetan argitaratua

Bisitarien kopuru errekorrak erregistratzen ari da, eta joan den astean 120.000 bisitarien marka gainditu berri du. Irakurketa publikoaren ekipamendu modernizatu honek 14.556 harpidedun ditu orain (hau da, %45 gehiago). Baionako hiriko zerbitzu publiko erabiliena da. Erabiltzaileen %73 Baionakoak dira.
Publikoak bereziki goraipatzen ditu espazioen eta eskaintzaren kalitatea, baita taldeak eskaintzen dien harrera arretatsua ere. Horren erakusgarri da bisitari bakoitzeko bisita-denbora batez beste 40 minutukoa dela.