« Igandeak » ; aitzin estrenaldian zuzendariaren aitzinean proiektatua izan den filmak publikoa hunkitu du. Filma L’Atalante-en programatua izanen da otsailaren 11tik goiti. © Mathieu Prat 

Zinema

Zine-ostatu errezeta baten oreka

Duela zazpi urte bere hiru gelak ireki zituenetik, L’Atalant-ek gero eta maiztasun kopuru handiagoak erakusten ditu, batzuetan ustekabeko filma bati esker eta bere gariko beharrekin bat heldu den eskaintza gastronomiko bati esker.

Data honetan argitaratua

2025eko bukarean L’Atalante-ren filma arrakasta handien artean, 2026ko hasierarako eta otsaileko bakantzetan berriz programatua izanen den « Le Champs des forêts » dokumentala et Golden Globes-etan bi sari irabazi dituen « L’Agent secrêt » agertzen dira. Urtarril honetan, sarrera gehien bildu dituen Father Mother Sister Brother filma izan da, Jim Jarmush zinemagilearena, zinemazaleen artean biziki miretsia. Urtarrilaren 21ean ateratuak, « Hamnet » eta « Le Mage du Kremlin » eleberriaren egokitzapena ere biziki ongi abiatu da.

Ostatuari dagokionez, tokiko produktuen — askotan biologikoak — arteko alkimia da gakoa, gazte sutsuz osatutako talde batek prestatu eta zerbitzatuak; horri esker, Cinéma et cultures elkarteak zinema-jardueraren pareko diru-sartzeak sortzea lortzen du.

Ezagutu Marionen ibilbidea, baratzezain eta sukaldari sutsua

Urtarrilaren 25etik 27ra, FiPADOC festibala L’Atalante-era deszentralizatuko da: lau film programatuko dira, eta ondotik zuzendariekin topaketak eginen dira, tartean L’homme qui valait six milliards, informaziorako eskubidearen egungo ikur den Julian Assangeren saga kontatzen duena.
Xehetasunak > atalante-cine.org