Museoa bizi-gune bat da, ez leku isil bat… haurrek leku osoa dute bertan! © Mathieu Prat 

Kultura, Bonnat-Helleu museoa

Bonnat-Helleu Museoa: artea birdeskubritzen da

Berritua, handitua eta berriz pentsatua, Bonnat-Helleu Museoak publikoari bere maisulan unibertsalak behatzeko gomita egiten dio. Bisita bereziak egiteko ibilbideak ere proposatuak dira.

Data honetan argitaratua

Baionako instituzioak bere tokia berreskuratzen du Frantziako museo nagusien artean. XIX. mendeko bere arkitektura zaindu eta handitua izan da garaikideko esku-hartzeekin, harria, argia eta gardentasuna uztartuz.

Maisulanekin topaketa zuzen batBisitariak hiru solairutan berrikusi den ibilbide bat aurkitzen du, 4.000 m² inguruko erakusketa guneak eskainiz. 1.200 obra baino gehiago aurkezten dira bertan, ikus-entzunezko argi eta xume batean, obrekin topaketa zuzenari lehentasuna emanez. Ibilbideak mendeak zeharkatzen ditu, Erdi Arotik XIX. mendera, eta margolanak, eskulturak, marrazkiak eta arte-objektuak elkarrizketan ematen ditu. Ezinbestezkoen artean: Ingres-en Bainularia, museoko ikonoa, Goya, Degas, Rembrandt edo Mikel-Angelo.

Bisita-ibilbide pertsonalizatuakFamilientzat bisita-ibilbide berezi bat pentsatua izan da. Kimera segituz, haurrek museoko obra nagusiak deskubritzen dituzte. Kartel batzuek obraren istorioa kontatzen badute edo xehetasun batzuk begiratzera gomitatzen badute, beste batzuk berriz bereziagoak dira, izan ere, baionako ikasleekin elkarlanean idatziak izan baitira. « Bilatu eta aurkitu » joko bat ere proposatua da, baita erlaxatzeko guneak ere, museoa koloreztatze edo irakurketa partekatuen bidez ezagutzeko. Sarrera doakoa da 18 urte arteko haur guzientzat.
Beste erregistro batean, Bonnat-Helleu museoak Gramont ibilbide bat aurreikusten du, Bidaxuneko printzeen oinordeko familia ospetsuak Baionari eman erretratu bilduma horri eskainia. Azkenik, hamar margolan ikusgai dira horretarako sortutako gune batean.

MBH praktikoa
Bonnat-Helleu museoa egunero irekia da, salbu:
• asteartean, Baionako Bestetan eta Xingar Ferian, urtarrilaren 1ean, maiatzaren 1ean eta abenduaren 25ean. Gaueko bisitak proposatzen dira ostiralero.

Irekiera-ordutegiak:
• Azaroaren 1etik apirilaren 30era > astelehenetik igandera 10:00etatik 18:00etara, ostiralean 12:00etatik 20:00etara.
• Maiatzaren 1etik au urriaren 31ra > astelehenetik igandera 10:00etatik 19:00etara, ostiralean 12:00etatik 21:00etara.

Denda: artea eramateko
Guzientzat irekia eta Jacques-Laffitte karrikatik zuzenean irisgarria, museoko dendak artea bere forma guzietan ospatzen du. Bertan, bildumetan inspiratutako eta modu jasangarrian diseinatutako objektu esklusiboak, arte-liburuak, katalogoak eta opari-ideia ederrak aurkitzen dira. Tokiko lankidetzek eskaintza aberasten dute. Bisita luzatzeko leku aproposa … edo museoaren zati bat etxera ekartzeko!