OLYMPUS DIGITAL CAMERA 

Kontzertu, Kultura

Pantxoa eta Peio Baionan agur kontzertu batendako

60 urteko ibilbidearen ondotik, bikoteak Baionan joko du abenduaren 11n

Data honetan argitaratua

Baliteke hau izatea Pantxoa eta Peio-rentzat « azken dantza », edo hobeki erranik « Azken dantza hau », haien arrakasta handietako baten izenburua berreskuratuz. Bi euskal kantariek, 1960ko hamarkadaren bukaeran euskal kanta herrikoiaren berrikuntzaren aitzindarietakoak direnak, agur kontzertu bat iragarri dute Bilbon, 2027ko urtarrilaren 9an eta 10ean.

Iragarpen honen garrantzia neur daiteke gure lurraldeetan oraindik ere kantatzen diren haien kantuen kopuruari erreparaturik. Edo Bilbon ordu guttitan saldu diren 10.000 sarrerei begiratuz. Baina Lapurdiko kantarientzat penagarria litzateke itzuli hau Baionan bukaera gorenera ez heltzea. Beraz, 2026ko abenduaren 11n izanen da, Laugako “Lauga côté scène” denboraldi berriaren baitan.

Bikoteak publikoari eta Euskal Herriari eskerrak emateko pentsatutako agur keinu hau, jada haien irudiari guztiz dagokiona da. 13 urtez oholtzara igo gabe egon ondotik, Pantxoa eta Peiok lehenik Kanboko ikastolaren aldeko kontzertu batean parte hartu zuten, gero,  Donostian kantu bat kantatzera gomitatu zituzten, eta haien kantek publikoaren interesa berriz piztu zutela ohartu ziren.

 

Kantu emanaldiak

« Lepoan hartu ta segi aurrera », « Itziarren semea », « Azken dantz », « Bai euskarari », « Batasuna », Haien kantuak euskal errepertorioko ereserki edo klasiko handi bilakatu dira, eta kantu-itzulietan, herriko plazetan edota eskoletako patioetan ere oihukatzen dira, bereziki Manex Pagola zenaren « Urtxintxak » ospetsua gogora ekarriz.

Baina haien belaunaldiarentzat, Pantxoa eta Peio ere borroka-kantuen ikur dira, bereziki Hegoalden, non euskara debekatua zen frankismoaren garaian.

Haien kantuen unibertsaltasunak eta aparteko iraupenak gaur egun Pantxoa eta Peio belaunaldi anitz markatu dituen bikote bihurtzen dute.

60 urte inguruko kontzertu-ibilbidea ospatzeko, bi musikariek euskal musikako hainbat figura gomitatu dituzte oholtzara, hala nola Mixel Ducau, Iñaki Dieguez, Gorka Pastor, Josu Erviti, baita 23 urteko artista gazte bat ere, Dánae Riaño. Oholtza gaineko agur honek transmisio baten itxura hartzen du.

 

Pantxoa eta Peio2026ko abenduaren 11an 20:00etan
Lauga gela – Baiona 
Baionako Turismo Bulegoa edo spectacles.bayonne.fr gunean
Txarteldegiaren idekitzea apirilaren 14an, 11:00etan. Prezioak
Kat 1 : 38 €
Kat 2 : 34 €
Kat 3 : 27 €
Déclic txartela: 25 €

PMR erreserbak Turismo Bulegoan