Baiona Ttipi eta Handiko auzoetako oinezko eremuetan, patinete elektrikoen eta bizikleten erabiltzaileek "oinak lurrean" ezarri beharko dituzte, bestela, 150 €ko isunarekin zigortuak izateko arriskua ukanen dute. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, bizikletaz aritzen diren hornitzaile profesionalentzat eta 9 urte baino guttiago dituzten haurrentzat, heldu batekin lagundurik, salbuespen batzuk onartuko dira.

