Baiona Hiriak urrats berri bat egin du 2023ko abenduan onartua izan den Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren Proiektuaren (TES) obratzeko. Ekintzak bultzatu eta egituratzera bideratutako lehen urte baten ondotik, 2025. urteak gauzatze konkretuen fasean sartzea markatzen du, ikusgarriak eta herritarren egunerokoan errotuak direnak.
Txosten honen bidez, Hiriak lurraldean abian ezarritako aitzinapen nagusiak presentatzen ditu: espazio publikoen eraldaketa, eskolen egokitzapena, elikadura-ohituren bilakaera, biodibertsitatearen babesa, energia iraunkorren garapena edo, halaber, kultur eta herritar bizitzaren dinamizazioa.
Ekintza hauek anbizio kolektibo baten lekuko dira: hiri erresilienteagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa eraikitzea, klima-aldaketaren erronkei erantzuteko gai izanen dena, aldi berean denon bizi-kalitatea hobetuz.
Txosten honek, beraz, jadanik abian den trantsizio bat erakusten du, hautetsiek, hiriko zerbitzuek eta Baionako herritar guziek bultzatua.
Trantsizio ekologiko eta solidarioa hemen eta orain eraikitzen da.

