Alauda Ruiz de Azua eta «  Les Dimanches  » filmaren lantaldea Bizkaian filmatzen ari zirela. © David Herrans 

Zinema

« Les Dimanches » filmeko zuzendariarekin saio berezia

«  Les Dimanches  », «  Sirat  » filma ondotik, Espainiako leihatiletan arrakasta handiena izan duen filmetako bat da. Urtarrilaren 16an, ostiralez, L’Atalante-en estreinaldi aitzineko emanaldia izanen da, eta gero Alauda Ruiz de Azua zuzendariarekin solasaldia eginen da.

Data honetan argitaratua

Synopsis: Ainara, 17 urtekoa, ikastetxe katoliko bateko ikaslea da; batxilergoa pasatzeko prestatzen ari da eta etorkizuneko unibertsitate-ibilbidea hautatzear dago. Guztien harridurarako, neska gazte bikain honek bere familiari jakinarazten dio komentu batean integrazio-aldi batean parte hartu nahi duela, moja izateko bizitza hautatzeko asmoz. Berriak denak harriturik uzten ditu. Aitak alabaren nahiek konbentzitzen dutela ematen badu, Ainararen izeba den Maiterentzat, ustekabeko bokazio hori gaitz sakonago baten agerpena da…

Zuzendaria

Estatuan eta nazioartean arrakasta handia izan duten hainbat film labur idatzi eta zuzendu ondotik, « They say » (« Dicen »), Alauda Ruiz de Azua-k « Lullaby » (« Cinco lobitos ») bere lehen film luzea idatzi eta zuzendu du 2021ean, 30 sari baino behiago irabazi dituena, tartean hiru Goya sari eta Europako film onenaren Gaudi saria. 2024an, bere lehen fikziozko serieaQuerer, estreinatzen du, eta hainbat sari irabazten ditu, tartean Series Mania nazioarteko festibalaren Sari Nagusia« Les Dimanches » (« Los Domingos ») bere bigarren luze-metraia da, gidoilaria eta zuzendaria gisa.

Txarteldegia