Kultura

Gaskoina hizkuntzari eta kulturari eskainitako hilabete bat

Maiatz osoan, Mediatekak, CIAP Lapurdumek eta Baionako Hiriak gaskoiera eta bere kulturak nabarmentzen dituzte! Erakusketa, irakurketa elebiduna, poesia lehiaketako saria, tailerra...

Data honetan argitaratua

Maiatzaren 6a, asteazkena 15:30ean: Ikuskizuna Santa-Gurutzeko Mediatekan: “Harri-erreximentaIkuskizun goxo bat, hizkuntzak bidaiarazten dituena — okzitaniera, ewera eta kabiliera — ipuin eta kantuen bidez. Hitz-jokoek eta haur-kantek soinu bakoitza dastatzera gomitatzen dute, giro bero bateko dantza biribilean, belarria erne. Gaskoiera–frantsesa ikuskizun elebiduna, Maïada programaren baitan antolatua. 4 urtetatik goiti. Izena eman behar da.

Maiatzaren 9an, larunbata, 11:00etan: Kontzertua Hiriguneko Mediatekan, “Génération Séniors” koralaren eskutik, gutti gorabehera hirurogei koristek osatua, errepertorio anitzarekin: klasiko handiak eta bizi-biziak diren kantuak, batez ere gaskoieraz, Maïadarekin loturan.

Maiatzaren 9an, larunbata 15:30ean :  la Passem-aren pasatzea
7 gaskoi departamendutan zehar egiten den 2.000 km-ko errelebo-lasterketa, La Passem, okzitaniera hizkuntza eta kultura sustatzea du helburu. Baionan 12 km-ko errelebo-ibilbidea izanen du, Saint-Bernard eta Saint-Amand artean, Baionako Gainaldearen, San-Izpiritu auzoaren, Baiona Handiaren, Saint-Léon eta Arenes-ean zehar.
Maiatzaren 29an, ostirala: Topaketa Hiriguneko MediatekanMarc Large eta  Landak. Marc Large hainbat alderdi dituen artista bat da, Landes eskualdeari eskainitako obren egilea; lurralde berezi horren paisaiak, historiak eta identitateak berrinterpretatzen ditu (La folle histoire de Félix Arnaudin, courir la lande…). Passiflore argitaletxea ere bertan izanen da, liburu baten sorkuntzan duen eginkizunaz mintzatzeko. Akitania-Berriko Argitaletxeen Elkartearekin lankidetzan. Izena eman behar da.

Maiatzaren 30ean, larunbata, 15:00etan: saria eta topaketa  Hiriguneko Mediatekan. Calam gaskoierazko literatur eta bideo lehiaketa bat da, AcíGasconha kultur elkarteak antolatua, “Quina Gasconha tà doman ? - Zer Gaskoinia biharko?” gaiaren inguruan. Okzitanirera-gaskoieraz egindako olerki, ipuin, kontakizun labur eta bideoen egile indibidual guztiei irekia. CIAP Lapurdum eta Académie Gasconne-rekin lankidetzan, haren mendeurrenaren baitan. Sarbide librea.

CIAP Lapurdum-ean, maiatzaren 31a arte
Gomitatutako obektua: Academia Gascona-ren L'an deu sègle. 
Académie Gasconne-ak bere 100 urteak ospatzen ditu! Urtemuga hau, gaur egun, Lapurdum CIAPen, Akademiako artxiboetatik eta Benjamin Gomez-ez gaskoi antzerkitik heldu diren dokumentu argitaragabeen bidez ilustratzen da.
Begi klixka: Gaskoierazko La Fontaine-ren alegien edizioa (1776) eta Tintinen “Las Jòias de la Castafiòra” albumaren itzulpena, oraindik ere bizirik dirauen literatura ekoizpen baten lekuko dira.

Maiatzaren 9an 10:00etatik 18:30era : Roger Bousset, pescador d’Ador” filmaren proiekzioa CIAP Lapurdum-eko soto-gunean. La Passem pasatzearen karietara, CIAP Lapurdum-ek publikoa gomitatzen du Patrick Lavauden filma ezagutzera, okzitanieraz eta frantsesezko azpidatziekin, Roger Bousset arrantzale profesionalaren bizitza kontatzen duena. Joan den mendean eta azken urteetara arte Aturri ibaian egindako arrantzaren memoria bizia eta preziatua da. Iraupena: 52 min. Librea eta doakoa.