Orsay-ko Museoak maileguan utzirik, "100 œuvres racontent le travail" ekimenaren baitan, museoko beheko solairuko gela nagusian aurkezten da, beste biluzi batzuk —klasikoagoak— tartean.
Garai eta gizarte baten lekuko, obra honek lan baten errealitatea kontatzen du —sexu-lana—, onartua zena “etxe -hetsietan” emazteek kudeatzen zituztenean bakarrik, eta hori 1946 arte. Hori gorrixka ileko emazte baten gorputz biluzia, galtzerdi eta lepoko zapi batez jantzia, lan astunak dakarren kargaren azpian makurtzen da. Aurpegi ilun, azala berde-xuria eta pixka bat grisatua, bularra eroriz, nekea eta asperdura baten adierazgarri dira. Gainera, nagusi emazte baten menpe da, beroki bero batez jantzia eta begirada goibeltasunez betea. Langilearen biluztasuna errealismoz irudikatzen da, neholako sexu-itxurarik gabe. « Hélène Ferron-ek azaltzen duenez, Henri de Toulouse-Lautrec-ek ez zuen nehoiz ez sexu-eszena bat irudikatzen. Emazteen errealitate soziala deskribatzen zuen, finantzazko menpekoak eta ahulak zirenak. Obra gorputzei eskainitako gelan zintzilikatzea erabaki dugu, non greziar eskulturekin elkarrizketan ezartzen den, beren edertasun akademikoari erreferentzia eginez, baina tratamenduagatik erabat desberdina izanik. »
Heste baten moduan, eszenak emazte horiek pairatzen zuten hetsialdia iradokitzen du. Alta, konposizioaren ikuspegitik, harmoniatsua da. Eta harmonia horrek, murrizketa askorekin bete zen bizitza baten ohiko izaera indartzen du, amore ematera heldu arte.
Mailegu hilabeteetan zehar, 2026ko azaroa arte, "Galtzerdiari tiraka ari den emaztea" museoko obra nagusienetako bat izanen da, ibilbide nagusian edo "Emazte izatea museoan" izeneko bisitan aurkitzen ahalko da.
Xehetasunak > mbh.bayonne.fr



